XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta ez nik, izkuntza maisu guztiak ere orixe irakasten dute...

Gorago irakurri degunetik agiri da zeiñen argi irakatsi zuen Altube-k ainbat urte lenago, gero Euskaltzaindiak erabaki duena.

Euskeran sustraituta ta osasun sendoz ta zabalgo aundiz bizi diran erderatiko itzak, euskal itzak dira, besteak bezelaxe, eta guztiz da zillegi oiek gure iztegian sartzea eta euskeraz erabiltzea.

Orain Kontzilio giroan bizi geran ezkero, zillegi izan bekit Kontzilio bateko gertakari bat aipatzea.

Trento-ko kontzilioan batzarkideak jarri ziran puntu garratz au erabakitzera: egia jainkotiarrak ia nundik artu bear zituen Elizak.

Eta Trento-ko Batzar orrek erabaki zuen naiz Iskribu Santuetan naiz eskuz esku eldu zaigun Tradizioan dauden egiak.

Nachianti jaunak, Chioggia-ko Apezpikuak etzuen eskandalu makala artu, alajaiña, ori entzutean.

Zer? Mailla berdiñean jarri Iskribu Santuak eta Tradizioa? Bai, jaunak, bai.

Eta itz kontu ontan ere Euskaltzaindiak balio berdiña ematen die euskal itz garbiei eta erderatikoei, baldin sendo sustraituta eta zabalgo aundiz gure izkuntzan bizi badira.

Eta Nachianti jaunaren bezelako eskandalu eta soiñeko urratzeak bukatu bitez, garaia ere ba-da onezkero ta.

Baiña erakutsi ain argiok, gramatika eta izkuntz jakintzarekin ain sendoturik datoztenok, etziran orduan geienen gogoko.

Eta Euskaltzaindian bertan ere denak etziran iritzi ortakoak.

Azkue bera ere ez, ez Olabide eta ez Eleizalde ere.

Eta atzerapen orrekin etorri dira gure iztegilanok.

Zenbat alper lan ezta egin erderatiko itz zabalgo aundikoak, erderatikoak dirala ta beste gabe, baztertu naiez, eta oien lekuan beste batzuk garbiak edo garbitzakotzat dauzkagunak, baiña zabalgo txikikoak eta osasun makalez bizi diranak sarrarazten!

Zenbat naste eta oker aditze, maisu jakintsuaren erakutsiak aintzat artu nai izan eztiralako!

Gaiñerakoan, itz berrien guztiz etsaia ere ezta Altube jauna.

Benetazko aberastasun bat dakarrenean batez ere, prest dago bera orrelako itz bat onartzera.

Adibidez, gaztelaniazko cielo esateko or degu zeru euskal itza; au ezin diteke iñola ere baztartu.

Baiña gaztelaniak, ba-du gaiñera empíreo itza, eta guk ere orrelako ikurpen edo matiz bereziakin erabilli dezakegu donoki itz berria.

Donoki ezletorke orduan zeru-ren lekua betetzera, beste ikurpen berezi batekin gantzutua legoke.

Pecado esateko, or degu pekatu, baztertu eziñekoa; baiña oben ere erabilli diteke, erderazko delito edo orren antzeko zerbait adierazteko.

Maestro esateko, or degu maisu; baiño irakasle ere ondo baiño obeto datorkigu erderazko catedrático, profesor ta abar itzultzeko.